XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telebistaren eragina gabonetan jostailuak aukeratzerakoan

Miren Elixabette Matxinandiarena Mugerza / 23 urte / Pedagogian Lizenziatua / EGA titulua / Espezialitatea: Irakaskuntza / Udal-Euskaltegian irakaslea.

Azkenengo mende hauetan (batez ere azken mende hontan) psikopedagogoek, hainbat eta hainbat ikerketa egin izan dituzte, jolasaren inguruan.

Esan dezakegu, ia ez dagoela gairik, jolasarena bezala, hainbat ikerketa jasan dituena. Zergatik?.

Ba, argi eta garbi frogatu delako, jolasa eta honekin batera jostailuak duten eragina eta zerikusia, haurraren garapen psikiko, afektibo eta sozialean.

Jolasak, gizakiaren garapenaren estadio guztiak ezagutzen ditu eta bakoitzean aritzen da.

Beraz, gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen eta soberan dago beraipatzea, jolasak betetzen duen zeregina haurraren eta nagusiaren garapenean.

Historian zehar, hainbat autore desberdinek, landu dute jolasaren gaia eta oraindik ere lantzen eta aztertzen ari dira.

PIAGETek adibidez adimenaren garapenari buruzko teoriaren barnean, jolasari atal oso bat eskaini zion, adimenaren garapenean jolasak zuen eragina azpimarkatuz, eta jolasaren sailkapen oso bat garatuz FREUD-ek ere eta honekin batera Psikoanalistek, jolasari buruz asko idatzi zuten eta jarraitzen dute idazten, jolasaren garrantzia, ametsen interpretazioarenarekin parekatuz....

Beraz lehen jolasa, lujozko eta aisiazko aktibitate edo ekintza bat bezala ikusten zena: gaur egunekoek, nortasunaren eta pentsamenduaren garapenaren barnean saltzen dute jolasa.

Egun nortasun eta pentsamenduaren garapenaren barnean kokatzen da jolasa

Telebistak jostailu indibidualak bultzatzen ditu, haurrak erabat berekoiak bihurtuz.

Bestalde, argi eta garbi dago, jolasaren inguruan jostailuak hartzen duen garrantzia.

Honen arabera, denok jabetzen gara zer nolako egun berezi ari zaizkigun hurbiltzen, eta lehenbizi Olentzeroa dela eta geroxeago Erregeak direla, etxe guztiak jostailuz beteko direla.

Baina nik nere buruari egiten diodan galdera hau da: Gabon jai hauetan erosten diren jostailuak egokiak diren, hau da, urte edo maila bakoitzari dagozkion aproposenak diren.

Edo bestela, ez ote diren tinkatzen nagusien, helduen edo gurasoen interes barnean.

Eta, zer esan komunikabideen eta batez ere telebistako publizitateak duen eraginari buruz? Tamalez, denok dakigu, eta ez dago esan beharrik, telebista dela ardatz nagusia haur batek jostailu bat aukeratzerakoan.

Eta tamalez esaten dut, zeren jolasa kreatibitatearekin lotua dago eta beste zenbait arazo askoren irtenbide bezala, lenguaiaren ikaskuntzarekin ere lotu izan da eta beste hainbat fenomeno kognozitibo eta sozialei.

Jostailuak, beste askoren artean, bide bat dira (edo behintzat hala izan beharko lukete) pentsamendua garatzeko, kreatibitatea, imaginazioa eta sozializazioa lantzeko.